Aurtengo udazkenean bai; badator X. Euskararen Maratoia!

2022ko Maiatzak 13, Ostirala

COVID-19ak eragindako osasun egoera medio, "merezitako baldintzetan" ospatu ahal izateko, Lasarte-Oriako euskararen festa handia atzeratzeko erabakia hartu zuten Ttakun Kultur Elkarteak eta Udalak iazko maiatzean. Orain, sei urteren ostean, herriko euskararen jairik handiena bueltatuko da herrira. Maiatzaren 18an aurkeztuko dute aurtengo edizioa, kultur etxeko auditorioan eta 19:00etan. Herritarrak bertaratu daitezen nahi dute antolatzaileek.

HARREMANETARAKO
  • Ttakun Kultur Elkartea
  • Geltoki kalea 4, 20160 Lasarte-Oria
  • 943 37 14 48 - kultura@ttakun.eus