Hamar atzamar, denak elkar hartuta

2022ko Maiatzak 20, Ostirala
Aurten inoiz baino gogotsuago ospatuko dugu Euskararen 10. Maratoialdia. Bai, Maratoialdia, Maratoia eta Euskaraldia, biak elkarrekin uztartu nahi izan baititugu. Egitasmoaren leloak berak ematen ditu hainbat pista: Sentitu, prestatu…eta ekin! Sentitu! Euskaraz gehiago hitz egiteko motibazio kolpea jasoko dugu Maratoian, urriaren 22an eta 23an. Prestatu! Urriaren 24tik azaroaren 17ra, hizkuntza asertibitatean entrenatuko gara kolektiboki, hizkuntza ohiturak aldatu eta konplexuak alde batera uzteko. … eta ekin! Azaroaren 18tik abenduaren 2ra, Euskal Herri osoan Euskaraldia ospatuko da, eta Lasarte-Orian ere bai. Behin motibazioa landuta eta gure burua prestatuta, euskaraz hitz egiteari ekiteko garaia izango da!
HARREMANETARAKO
  • Ttakun Kultur Elkartea
  • Geltoki kalea 4, 20160 Lasarte-Oria
  • 943 37 14 48 - kultura@ttakun.eus