• Joxe Mari Agirretxe Kerexeta
    Zortzikoteko kiderik beteranoena, fase interesantean dagoena, saltsa guztietan laguntzeko prest
  • Enara Ieregi Uitzi
    Hiru Maratoietan gorputza dantzan jarriarazi digu, herrian diote marimatraka samarra eta lotsa gutxikoa dela
  • Maitane Eizmendi Nogales
    Zortzikoteko gazteena, orduak pasa ditzake hizketan. Bi arrain ditu: porru eta salda, batzuetan beraiekin kontu-kontari ibiltzen da
  • Jagoba Mendizabal Imaz
    Etorkizuneko Uistingo alkatea. Euskal Herriko Freddie Mercury da, udara Kinada taldearekin kontzertuz kontzertu pasako du
  • Rebeka Garzes Aldazabal
    Bere ametsa maratoi batean elegante eta disdiratsu azaltzea izan da beti, eta aurtengo maratoian hori da bere helburua, Lasarte-Oriako DIBA berria izatea
  • Viky Castro Bravo
    Venezuelatik iritsi da Lasarte-Oriara, herri guztia festan jarriko du Marisaltzera honek. Euskaltegiko inmertsiolari profesionala. Zortzikoteko supernexka!!
  • Iñaki Etxegia Loiarte "Patxo"
    Lanbidez almazen-eroa da Iñaki, baina musika entzuten duenean Patxon transformatzen da. Ea zerekin harritzen gaituen Goizuetatik datorren herritar honek
  • Coro Dominguez Rodriguez
    Izatez psikologoa da, baina konfinamenduan balkoi-aztoratzailea izan omen zen. Esaten du lotsak erabat galtzera etorri dela, baina ez da konturatu jada dezente galdu dituela
HARREMANETARAKO
  • Ttakun Kultur Elkartea
  • Geltoki kalea 4, 20160 Lasarte-Oria
  • 943 37 14 48 - kultura@ttakun.eus